Kondairazko gaua, Animals & Friends with Steve Cropper BBK Salan.

Kondairazko gaua. Rock musikak izaten dituen gertakari handi bakanetakoa. Animals & Friends with Steve Cropper BBK Salan izango dira datorren otsailaren 19an, gau historiko batean, berriro.

Steve Cropper handia 60ko hamarkadan hasi zen The Mar Keys taldearekin eta “Last night” bezalako arrakastekin. Gero Booker T. & the M.G.’s sortu zuen eta hamarkada horretan bertan besteak beste Otis Redding, Sam & Dave y Wilson Pickett bezalako izarrentzat gitarrajole eta ekoizle aritu zen. Jimmy Hendrixekin batera, inoiz izan den gitarrajole onenetakotzat daukate. Orain, The Animals taldeak jatorrian izan zituen zenbait kiderekin berriro elkartu eta Animals & Friends with Steve Cropper sortu du, honako taldekideekin: Mickey Gallagher (pianojole originala Alan Pricen ondoren), Pete Barton, John Steel (berezko bateria-jotzailea) eta Danny Handley. Hauekin guztiekin batera, Steve Cropper eta abesti klasiko handien bilduma harrigarria, inoiz errepikatuko ez den aro baten erakusgarri.

Eskainiko dituzten abestien artean, The Animals taldeak 60ko hamarkadan sortu zituen balada beltzaran ezagunak, “The house of rising sun” edo “Don’t let me be misunderstood”, bai eta bestelako klasiko handiak ere.

Errepika ezina.

Data: 2013ko otsailaren 19a
Ordua: 20:00

Sarrerak agortuta daude.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top