China Crisis bizirik

Badatoz. Elektronika klasikoa eta zinema-kutsuko musika. Xumeak eta samurrak. Dentsitate itzel eta gorpuzkera handiko abestiak.

Bizirik daude, China Crisis dira. Laurogeiko hamarkadako soinu peto-petoa, mirari sonikoa. Kontu handiz osatutako konponketak eta itxaropena gainezka duten hitzak. “Working with fire and steel” bezalako arrakastengatik izan ziren ezagunak, itsatsita gelditzen diren melodien laguntzaz. Baina gauza berriak azaldu nahi dituztelako datoz. Liverpoolekoak dira izatez, China Crisis eta bere musika lasai eta zuhurrak ongi iraun du denboraren joana, benetako musika delako, apainkeriarik gabekoa, tamaina handikoa eta sendoa.

Urte haiek gogora ekartzeko aukera aparta dute 80ko hamarkadako ikurretako bat izan zen taldearen jarraitzaileek. Britainia Handiko eta Estatu Batuetako zerrendetako goi postuetan sartzea lortu zuten, “Christian“, “Wishful Thinking” abestiekin edo Flaunt The Imperfection bezalako diskoekin. Indar biziz datoz. Gary Dalyk eta Eddie Lundonek kalitate goreneko bolo sakon batekin lur hartuko dute BBK Salan.

Betiko jarraitzaileentzat bakarrik ez da.

Data: 2013ko otsailaren 17a
Ordua: 20:00

Sarreren prezioa: 12€
Deskontua: 3€ Kutxabank Txartelekin (2 sarrera txarteleko)

Sarrerak erosteko:
Sala BBK
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentaren web-orrian

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top