Benetako musikaren bila, Paddy Keenan

Musika irlandarrak duen egile eraginkorrenetako bat aurkezten dizugu. Betiko folk tradizionala goitik-behera aldatu duena, aurrez inork egin ez bezala.

Paddy Keenan da, eta bere kontzertu guztietan dituen bertute guztiak agerian uzten ditu, jotzeko estilo zitalarekin batera, bolo guztiak ahaztezinak bilakatuz. Gaiten Jimi Hendrix ezizena jarri izan diote, urtarrilaren 27an aurrez-aurre frogatu ahal izango dugu. Duen ikuspegi zabalak, gainezka egiten dion talentuak eta soinuaren gozotasunak bere belaunaldiko musikari disdiratsuenetakoa bilakatu dute, eta gaitak egundo izan dituen kondaira handien erdian tokia egitea lortu du, John Cash eta Johny Doranekin batera.

The Long Grazing Acre“, Tommy O’Sullivan gitarrajole eta kantariarekin elkarlanean eginiko bilduma da, bere ibilbidean munarri berria da, benetako musikaren bila beti ere. Rock, blues eta sustraidun folkaren arteko nahaskia izanen dugu Musiketan zikloko hitzordu berri honetan. “Mary Bravender”, “Killing the Blues”, The Maids of Culmore”… airean izango dugun abesti sorta, zure zain da.

Data: 2013ko urtarrilaren 27a
Ordua: 20:00

Sarreren prezioa: 12€
Deskontua: 3 €Kutxabank Txartelekin (2 sarrera txarteleko)

Sarrerak erosteko:
Sala BBK
BBKren orotarako kutxazainak
archivo.salabbk.es

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top