Rock and rollaren menpe: Elliott Murphy

Oinarri erritmikoek duten tran tran zehatz txukun eta emankorrarekin. Edukina eta euskarria. Paper guztia salduta dator berriro musikaren menpe bizi den Elliott Murphy.

Urtarrilaren hamairuan dagoena ikusi eta ikusten dena entzuten den emankizun horietako batean izateko aukera daukagu. Musika atsegin duen edonork sentitu beharko lukeen gozamena.

Oraindik ez baduzu ezagutzen, 70ko Bod Dylanen, ondorengo hamarkadako Lou Reeden edo hastapeneko Neil Youngen soinua duela esango dizugu. Baina, batik bat, Elliott Murphyk bere sonu propioa du. Sena eta biziraupen ahalmen bakarrak ditu. Musika-taldeak ongi babestuta. Aspaldiko kondairen eta egungo ereserkien erritmoak hartuta. Bere abesti-bilduma harribitxiz betea dago. Han aurkituko ote ditugu “Jet Lag”, “Take That Devil”, “Rain, Rain, Rain” edo “Green River”?

Parisen bizi den musika-zale hau, adimentsua, azkarra, gau ahaztezina oparitzeko datorkigu berriro. Bidezidorrik gabe, apainkeriarik gabe. Bizitzaren gai handiei aurrez-aurre hitzegiten dieten abestiekin, besapean 25 disko dituela.

Ia deus ez.

Data: 2013ko urtarrilaren 13a
Ordua: 20:00

Sarreren prezioa: 12 €
Deskontua: 3 € Kutxabank Txartelekin (2 sarrera txarteleko)

Sarrerak erosteko:
Sala BBK
BBKren orotarako kutxazainak
archivo.salabbk.es

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top