Berriro datoz, Laboratorio de Interpretación Musical

Harrera aparta izan ostean, berriro datoz. Maila apur bat igotzeko, musika garaikidearen azterketa berri batekin datoz. LIM taldea hirian dugu berriro, goi mailako kontzertuarekin.

Beren helburua argia da, eta lortzen ari dira: mundu guztiaren bihotzera musika garaikidea hurbiltzea. Aretoak bete egiten dituzte, eta jendeak txaloka hartzen ditu. Iaz utzi zituzten zapore aparten ostean, Bilbon dira berriro eta kontatzeko zerbait izan badutelako datoz.

Laboratorio de Interpretación Musical taldea 1975ean sortu zen gure aroko musikaren interpretazioan eta ulermenean sakontzeko. Jesús Villa-Rojok zuzendua, kontzertu honetarako egitarau hau iragarri dute: CLAUDE DEBUSSY: Txirula, biola eta arparako sonata. FRANCISCO ESCUDERO: klabe kontzertua (klabea, txirula, klarinetea, arpa, perkusia, biolina eta biolontxeloa). TOMÁS MARCO: Torner (Biolina, biola, biolontxeloa eta klabea). GEORGE GERSHWIN: Rhapsody in blue (J. Villa-Rojoren bertsioa (pianoa, txirula, klarinetea, biolina, biola eta biolontxeloa).

Egun diren musikari aipagarrienetako zenbaitzuk osatzen dute goi mailako talde hau.

Zure zain gara.

Data: 2012ko abenduaren 4a
Ordua: 20:00
Sarreren prezioa: 10 €

Deskontua: %20 Kutxabank taldeko txartelekin (4 sarrera txarteleko)
K18 txartela: sarrera doan eta %50eko deskontua lagunarentzat. Sarrerak badaude.

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
944 310 310
archivo.salabbk.es

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top