Kontuz errepidean: Nervous but Excited

Zure belarrientzako musika. Dimentsionala. Pop folk oldalkorra (hala deitzen diote beraiek) eta ikusmira berrietara bidaia. Benetako abestiak, ongietorri egiteko.

Michiganen bizi den bikotea dator: Nervous but Excited. Berezko istorioak landu eta armonia bakarraren laguntzaz Folk arinki Oldarkorra deituriko musika egiten dute. Kate Peterson & Sarah Cleaver kantautore bitxiak dira, hainbat tresna jotzeko gai dira eta etengabe dabiltza gitarra akustiko eta elektrikoen trukean, mandolina, banjoa, ukelelea, karrilloia, baxua eta ahoko soinua elkarri uzten. Eta batekin eta bestearekin, barre ugari egiten dute. Barrea da “atsegingarria”. Alde oldarkorra armonia bitxietan gurutzatuta aurkituko dugu, beren hitz zitaletan. Beraien errepertorio bitxian aurkituko ditugun hitzek narrazio introspektiboak edo eta politikoki egokiak azalduko dizkigute, tartean amodiozko abestiak eta bihotz-minezkoak sartuta. Bihotza kikilduko dizute, seguru.

Data: 2012ko azaroaren 25a
Ordua: 20:00
Sarreren prezioa: 12 €

Deskontua: 3 €Kutxabank taldeko txartelekin (2 sarrera txarteleko)
K18 txartela: sarrera doan eta %50eko deskontua lagunarentzat. Sarrerak badaude.

Sarrerak erosteko:
Sala BBK
BBKren orotarako kutxazainak
944 310 310
archivo.salabbk.es

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top