III. BBK Jazz erakustaldia: labeldun jazza

Mundu osoan arrakasta dutenak. Abestiei berezko nortasuna ematen dietenak. Urrun iristen direnak. Abendua hasteko, etxeko marka duten bi proposamen.

Ander García baxujole eta kontrabaxujole bilbotarra, azken urteetan sona handienetakoa jaso duen euskal musikarietako bat da. Musikenen lizentziatua, egun Madrilen bizi da. Anderrek kontzertuak eta beste hainbat talderekin batera egiten dituen lanak (CiTRiC, Alvaro Perez Trio) irakaskuntzarekin tartekatzen ditu, Ritmo y Compás musika eskolan. Madrilen gehien agertzen ari diren musikariekin elkarlanean aritzen da eta aurten lider izanik aurkezten duen lehen taldearekin dator, boskotean, azken belaunaldiko musikarien laguntzaz bere azken abestiak aurkezteko prest.

Giroa berotzeko José Agustín Guereñu gasteiztarra dugu. Gere gure herriko baxujole aktiboenetakoa da. Bere kabuz ikasi du dakien dena eta bere doaien artean azpimarratzekoa da era guztietako estiloetara moldatzeko duen erreztasuna, rocka dela, blues eta jazz-fusio erritmoetaraino, tartean Folka, musika etnikoak, flamenkoa eta popa utzi gabe.

Ander García 5tet dira:
Luis Verde – Saxo altua
Ariel Brínguez – Saxo tenorea
Marcos Collado – Gitarra
Ander Garcia – Contrabaxua eta ahotsa
Miguel Benito – Bateria

José Guereñu dira:
Jose Guereñu “Gere” – Baxu elektrikoa
Carlos Martín – Tromboia, tronpeta eta perkusioa
Paco Rivas – Gitarra
Josué Santos – Teklatuak eta s saxoa
Enzo Filippone – Bateria

Data: 2012ko abenduaren 1a
Ordua: 22:00 Ander García 5tet / 20:00 José Guereñu
Eguneko sarreren prezioa, bi kontzertu: 14€ / 4 egunetarako bonoa: 30€

Deskontua: %25 Kutxabank txartelekin
Bilbaína Jazz Clubeko kideak: %15.

Sarrera erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
944 310 310
archivo.salabbk.es

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top