Olaeta, bizitza dantzan irudietan

Familia honek odolean benetako grina darama: euskal dantzak. Eta helburu argia: mundu osoan ezagutaraztea.
Lan eskerga hori helburu duela abiatzen da “Olaeta, bizitza dantzan” dokumentala. Pedro Oleak egina, Alberto López Echevarrietaren gidoia darama eta Zinebi 54 jaialdiaren egitarauan aurkeztuko da.

Istorioa Segundo Olaeta gaztearekin hasten da, Gernikako musika-bandaren zuzendaria zenean, eta euskal dantzak erakusteko inguruko herriak behin eta berriro bisitatzen zituenean. Baina bere lana ez zen hor gelditzen, zaleei bere zaletasuna erakusteko, Olaetak dantza hauek behin eta berriz modernizatzen baitzituen eta, horrela, ikusleen txalo ugariak jasotzen zituen. Gerra Zibilaren ondorengo atzerriratzeak ekarri zuen Frantzian eta nazien Alemanian arrakasta handia lortu zuen taldearen sorrera. Erbestetik itzuli zenean, dantzan jarraitu zuen taldeak eta mundu osoko dantzari eta koreografo ezagunenen eredu bilbotarra bilakatu zen, jadanik Victor Olaetaren gidaritzapean, berak jarraitu baitzuen bere aitak abiatutako irakaskuntza eta arte ibilbidea.

Dokumentala ikusi ostean, 25 minutuko luzeera izango duen “work in progress” bat izango dugu.

Data: azaroaren 17a
Ordua: 20:00

Sarrera doan aulkiak bete arte.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top