Karibu Festa: 6.800km-ko agertokia

Amets bat abian jartzeko ekintza. Elkartasunari soinu banda jartzeko festa. Euskal musikagintzako egile esanguratsuenei ongietorri egiteko jaia, laguntza behar den tokira eraman dezaten.

Lubumbasiko Picha Kulturguneak behar gaitu. Festaz-festa lagunduko diegu. Hobe esanda, Karibu festarekin, swahilieraz ongietorri esan nahi baitu. Eta merezi duten ohorearekin hartuko ditugu euskal musikariak, beraien ardura baita Afrikan behar duten musika-tresneria lortzea. Munduko bigarren herri txiroena den Kongoko Errepublika Demokratikoko musikariek kudeatzen duten zentruak tresnon beharra dauka. Elkartasunaren zubia zeharkatzeko urrats hau behar dute. Artisten elkarkidetza erakusten duen festa izango da.

Ruper Ordorika, We Are Standard, El Mentón de Fogarty, Francis Deseo, Kutxi Marea, Drogas Barricada, Eñaut Ken Zazpi, Zea Mays, The Cherry Boppers, The Walk on Proyect, Mariano Distrito 14, Sapali, Gari, Jon Maia, Yogurinha Borova & Las Fellini, SOS e Inés Mtnez de Iturrate… ideia honen enbaxadoreak izango dira. Elkarrekin arituko dira. Elkarrekin abestuko dute. Musikak batu egiten dituelako. Musikak mugak ezabatu eta munduak hurbiltzen dituelako.

BBK Salan izango dira milaka afrikar ere, laguntza behar duten herritarrak, alegia. Zatoz. Igo zaitez 6.800 metro luze izango den agertoki hontara.

Data: 2011ko maiatzaren 20a
Ordua: 20:30
Sarreren prezioa: 20,00 €
Deskontua: %50eko deskontua BBK-ko txartelekin (2 sarrera txarteleko)

Sarrerak erosteko:
Sala BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
944 310 310
http://www.generaltickets.com/salabbk

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top