Pop termodinamikoa, Haight-Ashbury

Soinu-gune berriak. Hizkuntza berriak eta, batik bat, interpretatzeko modu berriak.

Haight-Ashbury hiruko bat da, eta mendebaldeko kostaldetik pop musika berriro asmatu dute, armonia estuz eta melodia zitalez beteta, bat-egitean gorputz osoan oilo-ipurdia sortzen dute. Kosmische ukituko pop neo-hippia entzutean, ilargia zazpigarren etxean zegoenean sortu zirela pentsatuko duzu, Jupiter eta Martitze lerrokatuta zeudenean, akuarioren aro berria iragartzeko. Baina hau ez da egia. Benetan gertatu zena izan zen bi lagun onek, Kirsty eta Jenek, nerabe zirenetik elkarrekin jotzen zutela eta Glasgowko unibertsitatean kontzertua eman behar zuten gau batean, taldekide batzuek ezin izan zuten bertara joan. Beraz, Kirstyren anaiak, Scottek, gitarra jo zuen neskek kantuan egiten zuten bitartean. Kontzertu aparta izan zen. Taldea sortu zuten eta hor hasi zen kontua.

Istorio honen hurrengo atala BBK Salan ikusiko da.

Data: 2012ko azaroaren 11
Ordua: 20:00
Sarreren prezioa: 12 €

Deskontua: 3 €Kutxabank taldeko txartelekin (2 sarrera txarteleko)
K18 txartela: sarrera doan eta %50eko deskontua lagunarentzat. Sarrerak badaude.

Sarrerak erosteko:
Sala BBK
BBKren orotarako kutxazainak
944 310 310
archivo.salabbk.es

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top