Mozketarik gabeko jaialdia, Zentsura At!

Mozketarik gabe. Mihia askatasun osoz. Begiak irekitzeko, emozionatzeko eta dantzan jartzeko grinarekin…Zentsura At! jaialdia dator, uneren batean eta tokiren batean ixilduak izan diren artista guztiei laguntzeko.

Soinuen kartela azaroaren 15ean zabalduko du Argeliako musikari belaunaldi berriaren ordezkari ezagunenak. Zirraragarria, talentuz jantzia eta gizatasunez betea. Goi mailako folk-rockak eta bere sona handiak begirada guztiak bereganatu ditu bere herrian eta atzerrian. Souad Massi apartaz ari gara. Hilaren 16an soinuzko antimilitarismoa. Bellavista Social Club rap talde bat da eta bere abestien bitartez Medellin eta Colombiako beste hainbat hiritan makina bat auzotan bizi duten egoera mikatza salatzen dute. Beren herrian arrakasta handia lortzen ari den soinua, salaketa ahotan hartuta. 18a jende askearentzat izango da egokia, beldurrik ez dutenentzat. Inoiz hiltzen ez diren sekretuentzat. Bizirauten dutenen ahotsa sentitzen direnentzat. Hala dio “Nire ahotsa askea da” abestian Emel Mathlouthik, eta horrelakoa izango da jasmin iraultzaren ikurra izan zen musikari militante eta ikurraren boloa.

Egitarau interesgarria osatzeko, “El Proceso De Burgos” filme famatua pantailaratuko da, eta ondoren mahai-ingurua egingo da, hilaren 13an. León Ferrari artista plastikoaren eta bere obraren gaineko hitzaldia ere egingo da eta Quino marrazkilari apartak zentsurari buruz eginiko bineten erakusketa azaroaren 7 eta 16a bitartean ikusi ahal izango da, “Mafalda y obras posteriores” izenburuarekin.

Ez diezazutela konta.

QUINO: “MAFALDA Y OBRAS POSTERIORES”.
Datak: 2012ko azaroaren 7 eta 16 artean.
Tokia: BBK Sala.
Sarrera doan.

Hitzaldia LEÓN FERRARI: bere obra.
Hizlaria: JULIETA ZAMORANO FERRARI.
Data: 2012ko azaroaren 12a
Ordua: 20:00
Sarrera doan aulkiak bete arte.

Mahai ingurua: “El Proceso de Burgos”.
Hizlariak: Antton Karrera, Teo Uriarte, Javier Sadaba, Imanol Uribe, Miguel Castells, Txema Montero.
Data : 2012ko azaroaren 13a
Ordua: 20:00
Sarrera doan aulkiak bete arte.

SOUAD MASSI
Data: 2012ko azaroaren 15a
Ordua: 20:00
Sarreren prezioa: 15 euro

BELLAVISTA SOCIAL CLUB. BSC
Data: 2012ko azaroaren 16a
Ordua: 20:00
Sarreren prezioa: 15 euro

EMEL MATHLOUTHI
Data: 2012ko azaroaren 18a
Ordua: 20:00
Sarreren prezioa: 15 euro

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
944 310 310
archivo.salabbk.es

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top