Bluesaren jenioa, Robben Ford

Robben Ford egoera elektrikoan. Purua. Handienen zale sutsuen gozamenerako, handienetako bat. Izaera berezia duen bere bluesak egin du ezagun baita musika testuinguru oso anitzean malgua izateko duen gaitasunak ere. Bost aldiz izendatu dute Grammy sarietarako kaliforniar hau eta artista handi askorekin batera jo du, Joni Mitchell, Miles Davis, George Harrison, Phil Lesh, Bob Dylan, John Mayall eta Greg Allman, esaterako.

Alajaina.

Duendedun gaueko kapitaina izango da gitarra modernoaren adierazgarririk handienetakoa.
Sei soken zale sutsua bazara, hauxe duzu hitzordua. Zain gaituzu.

Data: 2012ko azaroak 8
Ordua: 20:00etan
Sarreren prezioa: 30 €

Deskontua: %20 Kutxabank txartelik izanez gero (4 sarrera txartel bakoitzeko)
Txartela K18: Sarrera doan eta %50eko deskontua lagunarentzat. Beti ere, sarrerarik balego.

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBK Orotarako kutxazainak
944 310 310
archivo.salabbk.es

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top