Gelditzeko datoz: Grand Mothers of invention

Ikusleen txaloek erakarrita itzuli ziren, Frank Zapparen musika mundu erdiko taula gainetan zabaltzeko. Estilo bakar batean mugatzen oso zailak dira, hainbat estilotako musikaz koloreztatzen baitute paleta, jazz, rock, psicodelia edo avant garde ukituko doo woop jotzen dute, esaterako. 70. hamarkadako soinu handia itzuli da, gelditzeko asmoz.

“The Mothers Of Invention”, Frank Zappak sortutako taldearen oinordekoak dira. Rock and rollaren iturri sakonetatik edaten dute, jazz rocketik batik bat.

Hasiera batean «The Soul Giants» izena zuten, eta 1964an Ray Hunt betiko gitarrajolearen lekukoa Frank Zappak hartu zuen, taldearen lidertzari eutsi eta taberna batean “the Mothers” izenarekin jotzeko. Azkenean «The Mothers of Invention» izenarekin gelditu ziren. 1980az geroztik “The Grandmothers” eta “The Grande Mothers Re:Invented”, izenarekin aritu izan dira Jimmy Carl Black, Don Preston eta Bunk Gardner, Frank Zapparen eta Captain Beefhearten musika jotzen.

Gogoak.

Data: 2012ko azaroaren 4a
Ordua: 20:00
Sarreren prezioa: 29 €

Deskontua: %20 Kutxabank taldeko txartelekin (2 sarrera txarteleko)
K18 txartela: sarrera doan eta %50eko deskontua lagunarentzat. Sarrerak badaude.

Sarrerak erosteko:
Sala BBK
BBKren orotarako kutxazainak
944 310 310
archivo.salabbk.es

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top