Supersubmarina, Pop zurrutada

Pop zurrutadak eskainiko dizkigute hasiera-hasieratik. Hemen izango dira. Itsasotik iritsiak. Beraien ekosistema, urpekoa. Beraien hurrengo hitzordua Musikalan. Bizipenak, beste mundukoa den talde baten gertakizun lurtarrak, abestiak sortzeko teknikak, zurrupada akustikoak…BBK Salako taula gainean izango dira. Osagarri gutxirekin Jaengoek hit-ak nola sortzen dituzten azalduko digute. Oholtza gainean husteko giltzarriak. Ikusleak lurretik altxatu eta hegan jartzeko gakoak.

Gako hauetako zenbait hemen aurreratu diezazukegu:
-Abestien oldarkortasuna
-Zuzeneko bortitzak
-Dinamika erritmikoa
-Lotsagabekeria sonikoa

Mairuen magiak, tinbre bakarrak eta kutsu negartiko abestien oinarriak egiten dute beste guztia. Ez etorri aurre iritziekin. Bizipen konplize eta bozkariotan murgildu zaitez. Kopilotu guztiokin, Supersubmarina.

Data: 2011ko maiatzaren 20a
Ordua: 20:00
Sarreren prezioa: 11,00 €
Deskontua: %50eko deskontua BBK-ko txartelekin (2 sarrera txarteleko)

Sarrerak erosteko:
Sala BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
944 310 310
http://www.generaltickets.com/salabbk

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top