Lou Lesage, Parisko rockaren aurpegia

Bere aurpegia agian ezaguna egingo zaizu (Laughing Out Loud), baina aktore izatea hobbia baino ez zuen, benetan maite duena musika baita. Hitz larriekin idatzitako musika.

Aurkezpena: garaje rock dotorea, klase handikoa. Ahots ñabardura oso bereziak, hain bereziak askotan burua galdu arazten dute. Bere ehundurak Cat Power edota Alisson Mossharten elektrizitatea dakar gogora, bere eragile handienetako bi. Lurrindurarekin jolasean. Musikazko eraginak aztertzean, The Velvet Underground, The Kills eta The Strokes aurkituko dituzu, agian baita The Raveonettes poperoenak ere. Adibidez, hor dituzu eragin garage-poperoko “Gonzo Needs A Holiday”, “Dirty Looks” edo “Drown The Fish”; edo “Empty Head”, “Boy Next Door” eta “Forgotten Child” lehen singlea, samurragoak, intimistagoak. Blondieren antza hartuko diozu, PJ Harveyren une gozoak ekarriko dizkizu gogora eta Shangri-Lasen ukitua (Never Can Wait) hartuko diozu. Rock indartsua, lurrinkorra eta magia ilunekoa. Horiek dira bere ezaugarriak.

Oso gomendagarria duen freskotasunarengatik, Lou Lesage.

Data: 2012ko urriaren 21a
Ordua: 20:00
Sarreren prezioa: 12 €

Deskontua: 3 € Kutxabank taldeko txartelekin (BBK, Kutxa, Vital eta Cajasur); 2 sarrera txarteleko
K18 txartela: sarrera doan eta %50eko deskontua lagunarentzat. Sarrerak badaude.

Sarrerak erosteko:
Sala BBK
BBKren orotarako kutxazainak
944 310 310
archivo.salabbk.es

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top