BBK Sala The Masters

Kondairazko musikariak, soinuaren maisuak BBK Salako oholtzan. Jakituria, eskarmentua eta gauzak egiteko erraztasuna Masters at Work zikloaren ikastaro musikaletan.

John Scofield-ekin hasiko ditugu bost hitzordu hauek. Urriaren 22an estilo anitzez osaturiko kolore-paleta batekin etorriko zaigu artista bikaina. R&B, soul, R&Roll eta Jazz handia nahastuta ikusle guztiak asebetetzeko. Bere lankide izan diren artista handien zerrenda osatzen dute Miles Davies edo Herbie Hancock-ek. Steve Swallow baxu-jotzaileak eta Bill Stewart perkusiolariak lagunduta etorriko da gurera.

Portland-era igeri eginaz joango gara, Esperanza Spalding ekartzeko. Zure egutegian jarri gorri kolorez urriaren 30a eta 31a. Urteko artista errebelazioaren Grammya irabazi zuen lehen jazz musikaria izan zen. Guztiok izan ohi ditugu gris-koloreko egunak aldatzeko gai den artista horietako da.

Eta nork ez du entzun “With a Little help of my friends”? Nor? Larry Carltonen lehen singlea izan zen eta berriro entzun ahal izango duzu BBK Salan, beste hainbat doinurekin batera. Azaroari hasiera emoteko, bolumen-pedala erabiliaz berak bakarrik lortzen dituen soinu goxo eta punteo epelekin. Sei soken benetako maisua, lau Grammyren irabazlea, goi mailako hitzordu honetan.

Azaroaren 8an, Robben Ford izaera elektrikoan. Handiak gustoko dituzten zaletuentzat, handietako bat. Izaera bakarreko bluesarengatik ezaguna da, bai eta testuinguru musikal ezberdinetan erakutsi duen malgutasunarengatik ere. Bost aldiz izendatu dute Californiakoa Grammy sarietara, eta Joni Mitchell, Miles Davis, George Harrison, Phil Lesh, Bob Dylan, John Mayall eta Greg Allman bezalako artistekin jo izan du.

2012ko zikloa behar bezala amaitzeko, Kenny Garrett izango dugu. Egungo jazz musikaren all star bat da, saxofoi eta txirula jotzaile aparta, Duke Ellington eta Miles Davisen taldeko kidea izan zen. Izan ere, Miles handiaren musikazko semetzat daukate. Bera lider izanik edo jazz artista handienen laguntzaile izanik, disko sorta handia grabatu du Garretek.


Galdu ezina esango dugu.

John Scofield
Data: 2012ko urriaren 22a
Ordua: 20:00
sarreren prezioa: 35 €

Esperanza Spalding
Data: 2012ko urriaren 30a eta 31a
Ordua: 20:00
sarreren prezioa: 30 €

Larry Carlton
Data: 2012ko azaroaren 1a
Ordua: 20:00
sarreren prezioa: 35 €

Kenny Garret
Data: 2012ko azaroaren 28a
Ordua: 20:00
sarreren prezioa: 30 €

Robben Ford
Data: 2012ko azaroaren 8a
Ordua: 20:00
sarreren prezioa: 30 €

Deskontua: %20 Kutxabank txartelekin (4 sarrera txarteleko)
K18 txartela: sarrera doan eta %50eko deskontua lagunarentzat. Sarrerak gelditzen badira.

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
944 310 310
archivo.salabbk.es

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top