Krooner, aitzindaria, rock musikaren ikurra: Peter Hammill

Modak albo batean utzita. Entzuleengan arrasto handia utzita. Zure belarrietan geldituko diren abestiegaz. Inoiz baino bortitzago eta indartsuago dator Peter Hamill, Musiketan zikloaren geldialdi berrian.

Bere arima biluztuko du eta musikari inolako zalantza izpirik uzten ez duen maitasuna diola erakutsiko digu. Batzuetan iluna, beti ikurra, berriro dator eta zerbait azaldu nahi digulako dator. Agerikoa da errepikatzeari dion gorrotoa, eta hala frogatuko digu oholtzan. Luxu hutsa. Urregorrizko hitzez idatzitako kondaira hau gelditzeko itzuli da. Van Der Graaf Generator bere taldea zenak utzitako arrastoari jarraiki. Sasoi betean, eskarmentu itzelaren laguntzaz. BBK Salan, rock progresiboak inoiz izan duen ikur nagusietakoa. Egun gertatzen diren gauza asko ulertzeko ezinbestekoa. Peter Hamill eta bere morroiak hiriburura datoz. Bere ahots bakarrari isil-uneek, gitarrek eta pianoak lagunduko diote. Entzungo ote dira “The House with no door” Friday afternoon”, “Your tall Ship” o “Undone”?

Inork ez diezazula kontatu.

Data: 2012ko urriaren 7a
Ordua: 20:00
Sarreren prezioa: 12€

Deskontua: 3 € Kutxabank taldeko txartelekin (BBK, Kutxa eta Vital); 2 sarrera txarteleko
K18 txartela: sarrera doan eta %50eko deskontua lagunarentzat. Sarrerak badaude.

Sarrerak erosteko:
Sala BBK
BBKren orotarako kutxazainak
944 310 310
archivo.salabbk.es

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top