Rory Mc Leod,  bidaiatzera garamatzaten abestiak

Abesti diren istorioak. Historia bilakatzen diren abestiak.

Irudimenaren bitartez, Rory Mc Leod-ek mende honetako atal berri bat idatzi du. Musikazko kontakizunen ehule nekaezina. Orkestra-poeta bat. Bere sekuentziak zentzumenetan barna bidaiak dira. Trobadoreen berezko adimena du. Baina haizearen trobadoreak duen adimena. Bere abestietan haizea bizi da. Ustekabekoen usaina darie bere abestiei. Flamenkoa, bluesa, zeltiar musika, antzerkia, ekialdeko musika, kalipsoa, dantza… eta makina bat usain gehiago, hasieratik barneratzen zaizkizunak. Erritmoak eskua hartzen dizu. Arreta bereganatzeko amuak dira perkusioa eta gitarra, eta ahots eta erritmo sinkopatuek diote hemen da Rory, eta hemen kantatu, musika jo eta nahasketak egiten dira. Tresnen nahasketa arraroak (goilareak, bandorea, tap shoes) emankizun bakoitza bakar egiten dute, musikari ijitoa bailitzan.

Edari magikoa. Txikienentzat ipuina. Ideia handietakoa. Bat batekotasuna, musika zirraragarri eta dinamikoa, hegaldi handietakoa. Riff kutsagarriak. Melodia azidoak, irudimena. Musika egiteak dakarren poza, 1985ean Edimburgeko Jaialdian kale-musikari onenaren poza, edo 2002ko BBK Folk jaialdien irabazleak eman dezakeena.

Bidaiatzera garamatzaten abestiak. Bizitzaz gainezka dauden uneak. Poesiaz beteak. Jakituriaren uholdea. Gauza txikien historia handia da. Musikari egin den malabarista baten emankizuna. Haizeak har ditzakeen mozorro guztiak BBK Salako taula gainean izango dira maiatzaren 15ean.

Agerkundea, aizue.

Data: 2011ko maiatzaren 15a
Ordua: 20:00
Sarreren prezioa: 11,00 €
Deskontua: 3€ BBK-ko txartelekin (2 sarrera txarteleko)

Sarrerak erosteko:
Sala BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
944 310 310
http://www.generaltickets.com/salabbk

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top