Ja, je ji, jo, ju Bilboko barrea dator

Barrea sendagai gisa. Garai hauetan, algarak terapia moduan.

Bi jardunaldi arrakastatsuen ostean, Umoredun literaturaren eta artean nazioarteko III astea dator, Bilboko Barrea. Idazle famatuen hitzaldi interesgarriak, mahai inguruak eta barre ugari.

Jorge Martínez Revertek eta Lorenzo Silvak, XX. mendeko historiaren jakintsuek, “Bonben azpian umorea” gaia izango dute mintzagai Gernikako bonbardaketaren 25. urteurrenean. Fernando Savater eta Andrés Trapiello “Basakeriaren kontrako umorea” izenburupean arituko dira. Bernardo Atxagak eta Jon Juaristik basakeriaren kontra egileek duten konpromisoaz hitzegingo dute. Oholtza gainean, azkenaldian Ingalaterrak eman duen idazle onenetakoa ere izango dugu, Tibor Fisher, gai horri buruz hitzegiten jarraitzeko, “Basakeriaren kontrako umorea”. ” Fernando Marías naiz eta matxista naiz”. Izenburu hori jarri zion Fernando Mariasek artikulu bati eta “Umorea matxismoaren kontra” izenburuarekin, berak zuzenduko du mahai ingurua, honako solaskideokin: Andreu Martín, Arantza Furundarena eta Marta Sanz. Horrez gain, estatuko komikigile azpimarragarrienetako baten erakusketa ere bisitatu ahal izango duzu, Carlos Gimenezek “Viñetas de la historia de España” ekarriko baitu eta ondoren elkarrizketa eskainiko du.

Jaialdia amaitzeko, Ismail Kadare idazle albaniarra elkarrizketatuko du Carmen Posadas idazleak. Kadare Asturiasko Printzea sariaren irabazlea da.

Sarrera doan aulkiak bete arte.

Egitaraua:
- Urriaren 2a 20:00 – Jorge Martínez Reverte + Lorenzo Silva “El humor bajo las bombas”
- Urriaren 3a 20:00 – Fernando Savater + Andrés Trapiello “El humor contra la barbarie”
- Urriaren 4a 20:00 – Bernardo Atxaga + Jon Juaristi “El compromiso de autor contra la Barbarie”
- Urriaren 5a 19:30h/20:30 – Carlos Giménez eta Tibor Fisher, elkarrizketak
- Urriaren 6a 19:00 – Mahai ingurua “El humor contra el Machismo”. Zuzendaria: Fernando Marías. Hizlariak: Andreu Martín, Arantza Furundarena eta Marta Sanz
- Urriaren 6a 20:30 – Sari-banaketa Bilboko Barrea Ismaíl Kadaré
- Urriaren 7a 12:00 – Hitzaldia “Hermano Lobo”, Fernando García Garreta
- Urriaren 2tik 8ra “El hermano lobo” astekariaren erakusketa

Twitter

Comments

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top