BBK Sala historia idazten, Music Legends

Lisergiaz beteriko akordeak, soinu azidoz trufatuak, hippie mugimenduaren txapela jantzita. Historiaren orri batzuk idatziko ditugu Music legends zikloan, kondairazko hiru hitzordutan.

Jatorriko Canned Heat taldeak rock and rollaren munduan bere tokia lortu zuen, batik bat 1967ko Monterey pop jaialdian eta 1969ko Woodstock jaialdian, Jimi Hendrix eta Janis Joplin alboan zituztela. Hegoaldeko ukituz jositako Blues, Rock eta Boogie soinuengatik da ezaguna Los Angeles hiriko talde hau, bai eta musikaren outsider hauek bat-batekotasuna jorratzeko duten erraztasunarengatik ere. BBK Salan urriaren 1ean izango dira.

Azaroaren 4an “The Grandmothers of invention” talde mitikoaren txanda izanen da. Zaleen txaloek bultzatuta, oholtza gainera itzuli ziren, Frank Zappa handiaren musika ezagutarazten jarraitzeko. Estilo bakar batean mugatzen zailak dira, kolore anitzeko musika erabiltzen baitute, baina jazz rock, psikodelia eta avant garde ukituko doo woop egiten dutela esan liteke. 70ko hamarkadako soinu handia gurean da, gelditzeko asmoz.

Aurtengoz zikloa amaitzeko, Jorma Kaukonnen handia etorriko zaigu, fingerstyle gitarraren maisua. Folk eta Blues amerikarren iturri bizi eta pizgarrienetik edaten duen musikaria da Jorma. 60ko hamarkadan San Francisco hirian bizi zen eta Janis Joplin gazte baten gitarra-jolea zen garai hartan. Gainera, psikodelia estatu batuarrak sortu zuen talde nagusienetako bateko kidea izan zen, Jefferson Airplanekoa, alegia. BBK Salan Barry Mitterhoff izango du lankide artistak, hau da Hot Tunako mandolina-jolea.

Ia ezer ez!!

Data:
2012ko urriaren 1a Canned Head
2012ko Abenduaren 11 Jorma Kaukonen
Ordua: 20:00
Sarreren prezioa: 26 €

Data:
2012ko azaroaren 4an “The Grandmothers of invention”
Ordua: 20:00
Sarreren prezioa: 29 €

Deskontua: %20 Kutxabank Txartelekin (BBK, Kutxa, Vital, Cajasur) eta 2 sarrera txarteleko
K18 txartela: sarrera doan eta %50eko deskontua lagunarentzat, sarrerak badaude.

Sarrerak erosteko:
Sala BBK
BBKren orotarako kutxazainak
944 310 310
archivo.salabbk.es

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top