Poesiazko giharrez betetako gizakiak, BBKren IV Poesia Jardunaldiak

Hitzak gara. Haizea gara. Poesiazko giharrez betetako gizon emakumeak gara. BBKren IV. Poesia Jardunaldiak dira.

Beste urte batez, poesiaren protagonista oparoenak BBK Salako oholtzan izango dira.

Hilaren 17an letren txanda izanen da. Eskolara itzultzearekin batera taula gainean izango dira. Majiaz beteriko ikuskizunean dator Galatea Taldearen “Malditas Palabras” hitzezko bidaia. Hori irailaren 17an izango da.

18an luxuan murgilduko gara Bernardo Atxagaren bertsoen hegaldia ikustearekin batera, Ken 7 taldeko Eñaut Elorriaga eta Mikel Inunziagaren musika lagun dituela.

19an bertsoak ikusi egingo ditugu. Begiekin ukitu ahal izango dira. Eskenatokian Yolanda Castaño, “Versos para escuchar y ver” ikuskizunarekin. Hurrengo egunean txangoa “Entre los pliegues de luz” eginen dugu, Carmen Isasik sortutako bideo ikusgarria da, Marina Pérez, Carmen Bereciartua eta Pablo González de Langarikaren lihozko ahotsekin.

Jardunaldi hauen edizio berria amaitzeko, hilaren 21ean Tachia Quintanar aktoreak Gabriel García Márquezen testuak antzeztuko ditu, “Isabel viendo llover en Macondo” ikuskizunean.

Jaso ezazu zure gonbita BBK Salan eta zatoz.

Data: 2012ko irailaren 17, 18, 19, 20 eta 21
Ordua: 20:00

Sarrera doan aulki guztiak bete arte. Gonbitak aurrez BBK Salan jaso behar dira.

 

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top