Kubatar klabean: Chucho Valdés

Ikasturtea punta-puntan hasiko dugu. Masterren artean masterrekin. Master At Work zikloaren denboraldi berria hasteko Chucho Valdés izanen dugu. Goi mailako musikazaleentzat espreski prestaturiko kontzertu-sorta honek jazz handiaren gizona dakarkigu. Bere ukitu indartsu eta zitalekin goza dezagun. Latin jazzari norabide berria eman dion gizonaren jakin gura. Batzuetan ohiko jazza da baina, beste batzuetan, inor gutxi barneratu den lurraldeetan murgiltzen da. Kubatar pianojole eta konpositore handia, 8 Grammy Sariren irabazlea eta hainbat doktoratu eta izendapenen jabea, urteko hitzordu musikala izango dena eskaintzera datorkigu.

Bere bizitasuna, energia eta izaera handia oholtzaren jaun eta jabe izango dira. Masterra masterren artean, eskola zaharreko jazzmana, hitzordu bakar hontara joateko aukera duten zaleak akuiluz ziztatuko ditu bere musikarekin. Erritmo latinoak barreiatuko ditu BBK Salan, pianoaz, baxuaz, kontrabaxuaz, perkusioaz, bateriaz, tronpetaz eta saxoz beteko ditu bazterrak, bilbotarren gustuko jazza lagun duela.

Hilaren 25eko gaua jazz klabean.

Data: 2012ko irailaren 25a
Ordua: 20:30

Sarrerak agortuta daude.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top