Blind Melon BBK LIVE BEREZIAK-en

Rock alternatiboa, jarrera soberan, nortasuna eta taldekideen arteko bateratze handia. Hori esan dezakegu 90eko hamarkadako talde esanguratsuenetako baten ekarpenari buruz. Blind Melon-ek azaroaren 10ean BBK Salan lur hartuko du, izen bereko diskoaren 20. urteurrena ospatzeko. 1992an kaleratu zuten “Blind Melon” diskoa eta mundu osoan ezagun egin ziren, talde handi hau maparen erdian kokatuz. Garai hartan, Neil Young eta Lenny Kravitz bezalako artisten talde gonbidatua izan ziren, baina kantari zen Shannon Hoonek drogekin izaniko arazoengatik, oholtzatik alde egin behar izan zuten. 1995ean “Soup” plazaratu zuten, rock alternatibotik oso gertu dagoen lana, baina aurkezpen biran Hoon kantaria gaindosi batengatik hil zen. “Nico”, hil ondorengo diskoa plazaratu ostean, zanbateko emozionalak jota taldea desegin zen. Talde madarikatu ospeak eta 60 edo 70. hamarkadako soinuak grunge soinuen galbahetik pasatzeko zuten estiloak, X Belaunaldia delakoaren talde esanguratsuenetakoa bilakatu zuten. 2006an Blind melon taldearen bategitea iragarri zen, Travis Warren kantari zutela, eta berarekin plazaratu zuten disko berria 2008an: ‘For my Friends’. Zuzeneko bakoitzean frogatzen du zein ongi ordezkatu duen Hoon. Urteko gaua izango da eta zain gara. Ez diezazutela konta.

Data: 2012ko azaroaren 10a
Ordua: 21:00

Sarreren prezioa: 20 € zutunik/25 € eserlekuetan
Deskontua: %25 Kutxabank Txartelekin (2 sarrera txarteleko)
K18 txartela: Sarrera doan eta lagunarentzat %50eko deskontua. Beti ere sarrerak gelditzen badira.

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
944 310 310
archivo.salabbk.es

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top