Arimak batzen: José Menese, Julian Estrada eta David Pino

Oinarrizko ikuskizuna. Berezkotasuna da bere ikur nagusia, eta nota bakoitzari sentipen osoa eskaintzeko grinaz beterik dator.

Handia dator, “Voz de cante grande” ikuskizun flamenkoa. Eta Bilboko Aste Nagusia handitzera etorriko da, posible bada. Goi mailako artista sorta, José Menese, Julián Estrada eta David Pino buru direla; gitarretan Manuel Silveria eta Antonio Carrión; eta Hugo López dantzaria. Berari buruz hainbeste esan da, Menesek bazter guztietako arimak biltzen jarraituko duela gogoratuko dugu. Julian Estrada ahotsa da. Kantaore serio eta sakon baten ahots bakarra, zuzenean jendea altxarazten duen horietakoa, emozioaren emozioaz. Hirukoa David Pinok osatzen du, oinarriak ederto ezagutzen dituen kantaria, klasikotasuna aintzat izanik nahi besteko kemena eta freskotasuna galdu barik. Melodiaren ñabardura txikienari ere alde egiten utzi gabe mutur guztiak lotzen ditu, bere errepertorio indartsuaren laguntzaz. Teknikoki pisu nabarmena duten bi gitarraren laguntza izango dute, Manuel Silveria eta Antonio Carriónen ardurapean, giroa sugarretan uzteko. Ikuskizuna osatzen Hugo López dantzari Kordobatarra dugu.

Data: 2012ko abuztuaren 21a
Ordua: 19:30
Sarreren prezioa: 14 €

Deskontua: %25 BBK Txartelekin (2 sarrera txarteleko)
K18 txartela: sarrera doan eta %50eko deskontua lagunarentzat. Sarrerak badaude.

Sarrerak erosteko:
Sala BBK
BBKren orotarako kutxazainak
944 310 310
archivo.salabbk.es

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top