Itsasotik iritsiak, Supersubmarina

Fresko datoz. Hegoaldeko itsasoetatik datoz kaiara, pop errefreskagarriko esperientzia batean murgildu gaitezen. Urpekaritzatik soinu-ekosistema bakar batean uger egiten. Supersubmarina errepikatzera datoz, aurreko bisitan utzi zuten zapore bikainaren ondoren. Hitzordua Bilbao BBK Live BEREZIAK-en izango da, esker-oneko hitekin. Gehigarririk gabe, bidezidorrik gabe, beren abesti soilak zamatuko dituzte, osagai gutxirekin eskainiak, baina aldi berean hain esku-zabalak. Beti bezain bortitzak, adikzioa sortzen duten abestiz beteriko bilduma ohikoa duten garrarekin aurkeztuko dute. Bere liderraren ahots bakarra, erabat ezberdina den eskaintzaren lotsagabekeria eta Jaengoen melodiek menpekotasuna sortzeko duten gaitasuna aipagarriak dira.

Egin kontu, berriro ere guztiok asebetetzeko prest datoz. Aurre-iritzirik gabe ikustekoak dira.

Data: 2012ko uztailaren 14a
Ordua: 12:30
Sarreren prezioa: 15 €

Deskontua: %30 BBK Txartelekin (2 sarrera txarteleko)
K18 Txartela: Sarrera doan eta %50eko deskontua lagunarentzat. Sarrerak badaude.

Sarrerak erosteko:
Sala BBK
BBKren orotarako kutxazainak
944 310 310
archivo.salabbk.es

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top