Eztabaidarik gabe, Eli Paperboy Reed

Egungo musikagintzan sasoirik onenean den soulmana Eli “Paperboy” Reed da. Estilo bakarrekoa, ahotsaren bikaintasuna edo taula gainean dena ematen duela, horiek dira bere ezaugarriak. Estiloak gainezka egiten dio artista honi, soinua pasioz lantzen du, indarrez eta zehaztasunez. Arimari lapurtutako soinuekin osatutako nahaskia emateko prest dator BBK Salara. Suz eta garrez beteriko kontzertu beroa izanen da, soul gihartsukoa eta oktanaia handiko funkez betea.

Adi oholtza gaineko ikuskizunari. Lekua egingo die “Doin´ the boom boom”, “Explosion” handiari, edo “You can run” edo “Time will tell” klasiko famatuei. Bostonen jaioa, gitarrajole eta bokalista estatubatuar honek arrakasta handiko hiru estudio lan plazaratu ditu dagoeneko, kritika apartak eskuratuz. Soul eta rythm & blues musikak haize freskoa sumatu zuen artista hau nazioartera agertu zenean.

DooWoop ekarriko du, Rockabilly ekarriko du, Soul ekarriko du, emozioa dakar.

Data: 2012ko uztailaren 13a
Ordua: 12:30
Sarreren prezioa: 10 €

Deskontua: %30 BBK Txartelekin (2 sarrera txarteleko)
K18 txartela: sarrera doan eta %50eko deskontua lagunarentzat. Sarrerak badaude.

Sarrera erosteko:
Sala BBK
BBKren orotarako kutxazainak
944 310 310
archivo.salabbk.es

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top