Bertsio originalena, Glen Hansard

Argiak jeitsi ditzagun. Soinuarekiko zaletasuna altxatu. Oholtzan Glen Handsar txalotu eta oskarizatua sartzen da.

BBK Salako taula gainean Once filmaren soinu bandarekin estatuatxoa irabazi zuen gizona. Glenn Handsar kantari aparta da, talentuz jantzitako konpositorea, gitarrajolea eta The Frames talde irlandarreko liderra, bai eta The Swell Season folk-rock bikotekoa, aktorea The Commitments’ (Alan Parker, 1991) edo ‘Once’ (John Carney, 2006) bezalako filmeetan, eta lantzean behin telebistako aurkezlea. Zinez ibilbide aparta du. Datorren uztailaren 10ean, BBK Live Bereziak zikloan, urteko hitzorduetako batekin gozatzeko aukera izango dugu. Gauza xumeen edertasuna ikusten ikasiko dugu berriro. Ahotsen edertasuna. Badatozen eta badoazen ahotsekin. Indartsuak. Bilkura hontara joateko aukera dutenak zur eta lur uzteko gaitasuna duten ahotsak.

Izen handien zorduna da, Bob Dylan (bera bezain lotsagabea da abesten), Glen Leonard Cohen edota Van Morrison bezalako izenetara ere hurbiltzen da. Duela hilabete batzuk, Eddie Vedder-en azken estudioko lanean aritu zen, eta Pearl Jam taldeko bokalistak AEBn eman zuen birako gonbidatua izan zen.

Zine-gaua izanen da.

Data: 2012ko uztailaren 10a
Ordua: 19:45

Sarreren prezioa: 15 €
Deskontua: %30 BBK Txartelekin (2 sarrera txarteleko)
K18 txartela: sarrera doan eta %50eko deskontua lagunarentzat. Sarrerak badaude.

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
944 310 310
archivo.salabbk.es

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top