Argia ozeanoaren bestaldetik, John Hiatt

Gutxiengo zabalentzako. Aparta. Horrela aurkeztuko da uztailaren 9an BBK Salako oholtzan John Hiatt gitarra-jole, kantari, piano-jole eta konpositore estatubatuarra. Putzuaren bestaldetik etorriko zaigu haize beroz, R&B indartsuz eta musika elektrikoz jantzita.

Indianopolisekoak musika estilo ugari jorratu ditu gorpuzkera errazeko estiloak nahastuz, New wave dela, grass Countrya dela, goi mailako Popa edota sustraidun Bluesa direla. Erraztasuna eta poza dario. Azalkeriak eta bidezidorrak alde batera utzita, melodiak erreskadan darabiltza, erritmo zehatzez, oinarrikoa eta beharrezkoa bakarrik eskaintzeko grinarekin. Irensten % 100 erraza da, ahotsa ardura izugarriarekin landu arren.

Bere aldakortasun handia, duen ahots garratz berezia, edota gitarra jotzen duen teknika aparta dira etxeko ikurrak. Bere abestien bertsioak eginak dira Bob Dylan, Bruce Springsteen, Crowell Rodney, Willie Nelson, Flaco Jiménez eta Ry Cooder, tartean. Beren ekarpenarekin, milioika entzuleri helarazi diete Johnen adimen aparta, narraziorako duen talentua eta hitz hutsalei dien gorrotoa. Hainbat Grammy sari irabazteko izendatu dute eta Amerika osoko kantautore eraginkor eta errespetatuenetakoa izaten jarraitzen du.

Estudioko 18 bilduma ditu eta zuzenean eginiko beste bi disko. Horiek guztiak aurkeztera etorriko zaigu, bere koindairaren nondik norakoak erakustera. Musikan berezko argia dutenen taldean eskubide osoz sartu den artista da.

Luxu hutsa.

Data: 2012ko uztailaren 9a
Ordua: 20:30

Sarreren prezioa: 35 €
Deskontua: %30 BBK Txartelekin (2 sarrera txarteleko)
K18 Txartela: Sarrera doan eta %50eko deskontua lagunarentzat. Sarrerak badaude.

Sarrera erosteko:
Sala BBK
BBKren orotarako kutxazainak
944 310 310
archivo.salabbk.es

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top