Javier Barón biluzik

Gehigarririk gabea, %100 naturala, apainkeria guztiak baztertuta.

“Dos voces para un baile” ikuskizunean Javier Baronek, 2008ko dantza sari nazionalak, atseden hartu eta atzera begiratzen du, izan dena ikusi eta dena ulertzeko, horrela hazten jarraitu asmoz. Emaitza bere dantzaren biluztasun saiakera da, inguruan darabiltzan tresnak ere erabateko gordintasunean agertuko zaizkigu, musika, ahotsa eta erritmoa bere bakardadean. Konplizitatez beteriko bi gitarra , konpas zehatz eta anitza eta bi kantari handi, esku zabalak. Hori eta Baronen dantza, klasikoa eta arriskatua aldi berean, zehatza eta askea, flamenkoaren errepertorio osoa zeharkatzen du, emankortasun eta disdira beretsuarekin: farrukatik tangora, alegriatatik seguiriyetara, soleatik bulerietara. Dena erraz doa, elkarrizketa bailitzan, atseginez betetako bat-batekotasunean.

“Dos voces para un baile” opari bat da, bere heldutasunean inolako apainketarik eta bide-laburrik behar ez duen artista baten obra, bere egia bete-betean. 



Dantza: Javier Barón

Kantea: Miguel Ortega eta José Valencia

Gitarra: Javier Patino eta Ricardo Rivera

Txaloak/dantza: David Pérez eta Antonio Molina “El Choro”

Data: 2012ko ekainaren 27a
Ordua: 20:00
Sarreren prezioa: 10 €

Deskontua: %20 BBK Txartelekin (2 sarrera txarteleko)
K18 Txartela: Sarrera doan eta %50eko deskontua lagunarentzat. Sarrerak badaude.

Sarrera erosteko:
Sala BBK
BBKren orotarako kutxazainak
944 310 310
archivo.salabbk.es

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top