Belarriekin irakurtzen den lehen posta

Ez genuen elkarrizketa hau ohiko moduan idatzi nahi.

Mahai gainean oso gai interesgarri, bitxi eta zirraragarria genuen. Barrutik harrapatzen zaituen ideia horietako bat. Dena ezberdin ikusteko gaitasuna ematen dizutenetakoa.

Juan Torre artista eta argazkilariak %8ko ikusmena du eta zerbait berezia zeukan munduari erakusteko. “Ukitzeko irudiak” erakusketarekin egin du. Elkarrizketa honekin, ikusmenik ez dutenen larruan ipini nahi zintugun. Eta itxua bazara elkarrizketa hau irakurri ahal izatea nahi genuen. Begiak itxi eta haratago ikusi dezazun nahi dugu. Belarriekin irakurtzea. Begiekin ukitzea. Erotu al gara? Agian bai. Eta atsegin dugu. Berarekin uzten zaitugu BBK salan idatzi genuen elkarrizketa entzun dezazun.

Irakur ezazu belarriekin. Itxi begiak. Sakatu play.

 

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top