Glen Hansard, Eli ‘Paperboy’ Reed eta Supersubmarina Bilbao BBK Live Bereziak-en

Zorte oneko gu. Eta hiriaren bihotzean merezi duen bezala ospatuko dugu. Bilbao BBK Live jaialdiak zazpi urte beteko ditu eta BBK Live Bereziak jaialdian izarrak baieztatzen jarraitzen dugu. Glen Hansard oskarizatua, ez da edonor, une hontako soulmana, Eli PaperBoy eta pop musikak aspaldian izan duen aurkikuntza nabarmenena, Supersubmarina, aurtengo kartela osatzen zuten artistei gehitu zaizkie.

Glen Hansard-ek abesti onenaren Oskarra irabazi zuen, kantaria da, konpositorea, gitarrajolea eta The Frames talde irlandarreko liderra, bai eta The Swell Season folk-rock bikotekoa, aktorea The Commitments’ (Alan Parker, 1991) edo ‘Once’ (John Carney, 2006) bezalako filmeetan, eta lantzean behin telebistako aurkezlea. Zinez ibilbide aparta du. Bob Dylan, leonard Cohen edota Van Morrison bezalako izen handien zorduna da. Duela hilabete batzuk, Handsard Eddie Vedder-en azken estudioko lanean aritu zen, eta Pearl Jam taldeko bokalistak AEBn eman zuen birako gonbidatua izan zen. Datorren uztailaren 10ean bere bakarkako ibilbidean darabiltzan abestiekin etorriko da, bai eta aurreko egitasmoekin ere.

Oholtzara igoko den hurrengoa Eli ‘Paperboy’ Reed izango da, uneko soulman onenetakoa. Bostonen jaioa, gitarrajole eta bokalista estatubatuar honek arrakasta handiko hiru estudio lan plazaratu ditu dagoeneko, kritika apartak eskuratuz. Soul eta rythm & blues musikak haize freskoa sumatu zuen artista hau nazioartera agertu zenean. Emozioak eta aurkezpen apartak ekarriko ditu, zalantza barik.

Azkenik, Supersubmarinak 2009an kritika eta entzuleak bereganatu zituen “Cientocero” eta “Supersubmarina” lanekin, bere lehen Epak. Hurrengo diskoa une batetik bestera plazaratuko dute, “Santacruz” izenburupean eta BBK Salan izango den hiztordua aukera ona izango da bildumak dakartzan abesti berriak entzuteko. Iazko Musikalan zikloan izan zirenean, benetan atsegin handiko emankizuna eskaini zuten. Uztailaren 14a apunta ezazu gorriz.

Gogora ekartzen dizugu azaroaren 10ean goi mailako poparekin hiztordua duzula, alegia Blind Melon taldearekin. Estatubatuarrak gure zikloaren geldialdi berrian dena hankaz gora uztera datoz.

GLEN HANSARD
Data: 2012ko uztailaren 10a
Ordua: 20:00
Sarreren prezioa: 15 €
Deskontua: %30 BBK Txartelekin (2 sarrera txarteleko)
K18 txartela: Sarrera doan eta lagunarentzat %50eko deskontua. Beti ere sarrerak gelditzen badira.

ELI ‘PAPERBOY’ REED
Data: 2012ko uztailaren 13a
Ordua: 12:00
Sarreren prezioa: 10 €
Deskontua: %30 BBK Txartelekin (2 sarrera txarteleko)
K18 txartela: Sarrera doan eta lagunarentzat %50eko deskontua. Beti ere sarrerak gelditzen badira.

SUPERSUBMARINA
Data: 2012ko uztailaren 14a
Ordua: 12:00
Sarreren prezioa: 15 €
Deskontua: %30 BBK Txartelekin (2 sarrera txarteleko)
K18 txartela: Sarrera doan eta lagunarentzat %50eko deskontua. Beti ere sarrerak gelditzen badira.

Sarrera erosteko:
Sala BBK
BBKren orotarako kutxazainak
944 310 310
archivo.salabbk.es

Twitter
Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top