Let the good times roll, Bill Wyman

Luxu hutsa izango da aste honetan Bill Wyman Rolling Stones ohia Music Legends zikloaren geldialdi berrian izatea.

Aro guztietako klasikoenen arteko bategitea, lagunartekoa. Kondairazko soul, jazz, bluez eta Rhythm and blues gaua izango da, inondik ere. Talentuz jantziak eta konplizitate handikoak, Bill Wyman’s Rhythm Kings taldea rockaren energia zaharrarekin iritsiko zaizkigu. Jarrera eta eskarmentua barra-barra. Inoiz izan den baxu-jotzailerik originalenetakoa da Bill eta 93an Rolling taldea utzi egin zuen berea sortzeko. Besapean luxuz beteriko sei disko dituztela iritsiko dira, ikusle guztiak zur eta lur uzteko prest. Bere ibilbidean, musikari apartekin jo izan dute maiz: Albert Lee, Gary Brooker, Martin Taylor… besteak beste.

Aspaldiko garaien omenez, Let the good times roll.

Data: 2012ko ekainaren 17a
Ordua: 20:00

Sarreren prezioa: 30 €
Deskontua: %25 BBK Txartelekin (2 sarrera txarteleko)
K18 Txartela: Sarrera doan eta %50eko deskontua lagunarentzat. Sarrerak badaude.

Sarrera erosteko:
Sala BBK
BBKren orotarako kutxazainak
944 310 310
archivo.salabbk.es

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top