Maria da Fé, lusitaniar zaporea

Gizateriaren ondare ukiezina. Arimarentzat kantua. Portugaleko fadoa da eta Maria da Fék ekarriko digu gogora aldi honetan. Noites do Fado BBK zikloaren geldialdi berria, genero honen ikur nagusietako batekin dator. Bizirik dagoen fado kantari nagusiaz ari gara. Oporton jaioa, berak frogatzen du fado kantari aparta izateko ez dela ezinbestekoa Lisboako alaba izatea. Bere bizkarrean 50 urtetik gorako ibilbidea du, baina puri-purian dago “Senhor Vinho” fado-etxean egiten duen lanaren bitartez. Genero honen mitu handietako batekin gozatzeko aukera paregabea dugu.

Data: 2012ko ekainaren 6a
Ordua: 20:00
Sarreren prezioa: 22,00 €
Deskontua: %20 BBK-ko txartelekin (2 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
944 310 310
archivo.salabbk.es

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top