#DiálogosConlaModa zeresana emango du

Bilbok moda esportatzen jarraitzen du. Zeresana ematen. Hedatzen, ze hiria modan baitago.

Diseinuaren munduan, eta joera berritzaileenen artean, nazioarteko eredua da gure hiria eta hori sumatzen da. BBK Salan nazioarteko Bilbao International Art&Fashion ekitaldiarekin ospatuko dugu. Mundu osoko 800 disenatzailetik gora bildu dituen ekitaldi honen hirugarren edizioa izango da.

Gainera, ekainaren 7an, #DiálogosConlaModa zikloaren baitan, aukera izango dugu Sonsoles Díez de Rivera, Balenciaga Fundazioko presidenteordeak eta Didier Grumbach, Parisko Goi Jostungintzako Ganbera Sindikaleko presidenteak esku hartuko duten saioa entzuteko.

Baina glamour dosia ez da hemen amaitzen. Sare sozialetan #AlfombraSinfin zabaltzen ari gara jadanik. Zeresan handia ematear den alfonbra da hau. Munduko handiena da, eta ez Bilbokoak garelako. Esku hartu, gurekin batera zabaldu ezazu eta ekainaren 11an Iberdrola Dorrean egingo den sari-banaketa galarako gonbita izango duzu.

#AlfombraSinfin nola zabalduko dut gonbidapen baten zozketan parte-hartzeko?

1. Hau zure twitter-eko horman jarri ezazu:
#AlfombraSinfin RTx1invitación http://xurl.es/8mmrt
████████████████████████████████████████████

2. Gure Facebooken jarri dugun #AlfombraSinfin atalean emaiozu atsegin dut.

#DiálogosConlaModa zeresana emango dute.

Data: ekainaren 7 eta 23 artean BBK Salan
Ordua: 10:00etatik 14:00etara / 16:30etatik 21:00etara

Sarrera doan aulkiak bete arte.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top