Bill Evans aparta

Blue-grass asmoen deklarazioa. Jazz-Rockaren baieztapena. Miles Davisek irakatsitakoari jarraiki eginiko ibilibidea.

Hilaren 13an, ostirala, Bill Evans bere osotasunean izango da BBK Salako eskenatokian. Handiak miresten dituen musikaria da, estiloen uztarketaren maisua, aldi berean. Bere hatzek kolore ugariko musika laztantzen dute. Blue grass, jazz, funk eta soula. Jarraipenean du arrakastaren gakoa. Bere bideari jarraituz lortzen du ikusleak erakartzea. Konposaketa bakoitzean estiloa goitik behera aldatzen du Bill Evansek. Ezustekoak bata bestearen atzetik, ikusmina ez lokartzeko. Esperimentazioa. Eskarmentua. Saiakera bakoitzean abentura oso bat, sortzen duen doinu bakoitzean milaka jarraitzaile berri.

Egungo jazz fusioaren ikurra da. Estilo sendo eta oldarkorra du, eta teknika aparta, pentsa ezina. Estiloen ohianean esploratzailea da. Ohiko jazza, funk, hip-hop, bluegrass edo reggae. Estiloen arteko mugak birrintzeko asmo tinkoa duen gizona, bere egin eta bere estiloz betetzeko. Handiek arrakastaren bidean egin ohi duten lehen saiakera izan ohi da. Mugak eta hesiak apurtzea. Estilo berriak sortzea. Askotan, bateraezinak diruditen estiloak uztartzea. Eta jotzerakoan, aparta, bikaina. Ez da erreza fusioaren estilo hauetan jokatzea, baina berak onespenaren bidea ongi ezagutzen du. Bat-batekotasunerako duen gaitasuna, gainera, ikuslegoerntzat gozagarria da. Pasioa jartzen du nota bakoitzean.

 

Bill Evansen ondoren, ezer ez da berdin.

Data: 2011ko maiatzaren 13a

Masterclass: 17:00tan

Sarreren prezioa: 10 €

Kontzertua: 20:30tan

Sarreren prezioa: 25 €

Deskontua: %30 BBKren txartelekin (2 sarrera txartel bakoitzeko)

 

Sarrerak erosteko:

BBK Sala

BBKren orotarako kutxazainak

944 310 310

http://www.generaltickets.com/sala%20bbk

 

 

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top