Gitarraren egile handietako bat, Scott Henderson

Taula gainean benetako adierazlea, teknika apartekoa. Zuzenean eskaintzen duen armonia, berak bakarrik eman lezake. Emankorra eta esku zabala, zentzu guztietan. Blues arima duen gitarra jotzailerik handienetako bati buruz ari gara. Scott Hendersoni buruz. Estatu Batuetako egile ezagun honek bere ibilaldian geldialdia egingo du, BBK Salan gelditzeko. Bluesa gainezka du, izaeran, dotorezian eta originaltasunean. Bere ukitu bereziarekin ikusentzuleak musikaz mozkortzeko gai da, baina batik bat fusio-jazza eta blusea nola uztartzen dituen, hori da deigarria. Chick Corea, Joseph Zawinul, Jean-Luc Ponty eta Jeff Berlin bezalako artistekin lanean aritu izan da. Berak miresten dituen Frank Zappa edo John Scottfield bezalako maisuen eragina argi sumatzen zaio.

Azken 20 urteetan izan den gitarra-egile handienetako bati buruz ari gara. Ez diezazutela konta.

Data: 2012ko maiatzaren 24a
Ordua: 20:30

Sarreren prezioa: 27 €
Deskontua: %20 BBK Txartelekin (2 sarrera txarteleko)
K18 txartela: Sarrera doan eta %50eko deskontua lagunarentzat, aulkiak gelditzen badira.

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
944 310 310
archivo.salabbk.es

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top