Gitarraren elitea, Al Di Meola

Al Di Meola Estatu Batuetako gitarra jotzaileen eliteko kidea da. Sormen handikoa, geldiezina eta xamurra, fusio-jazzaren ordezkari nagusietako bat da, estilo bakarrean uztartzen baititu rocka eta munduko musikak. Deskubritzen duen estilo bakoitzarekin burua galtzen du, zehatz aztertzen baitu, xehetasun osoz, ongi ikasi eta gero berak jotzeko. Muga pentsaezinetaraino heltzen den teknika du, nazioartean sona handia duten Paco de Lucía, Carlos Santana edo Frank Zapparekin jo izan du. Musikari handi honen perfekzioarekin giro bikaina sortuko da. Zure zain gara.

Data: 2012ko maiatzaren 26a
Ordua: 20:30

Sarreren prezioa: 38 €
Deskontua: %20 BBK Txartelekin (2 sarrera txarteleko)
K18 txartela: Sarrera doan eta %50eko deskontua lagunarentzat, aulkiak gelditzen badira.

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
944 310 310
archivo.salabbk.es

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top