Musikazko umoreari kolore ukitu berria: Igudesman eta Joo

“Musikazko amets-gaizto txiki bat kontzertu areto batera surrealismo dosi handia daraman musikazko ikuskizuna da prakak atzekoz aurrera jarrita. Oso musikala, oso atsegina baina, batik bat, oso dibertigarria.” Laudorio hauek jaurti zizkion Monthy Pythoneko zuzendariak, Terry Jonesek, BBK Salan ikusi ahal izango dugun ikuskizunari.

Aleksey Igudesman eta Hyung-ki Joo mundu guztia beren ikuskizun parregarriekin poltsikoratsu duten bi musikari klasiko dira. Ikuskizunotan, komedia, musika klasikoa eta kultura herrikoia nahastu dituzte. Aparteko musikariak dira bikoteko bi kideak, eta musikazko umoeari kolore berria margotzeko gai izan dira. Argi eta garbi erakusten dute ez direla musikari apartak bakarrik, baita goi-mailako umoregileak ere. Amankomunean duten ametsa jendetza handiagoari eta gazteagoari musika klasikoa iristaraztea da. Horregatik uztartzen dituzte generoak. Musika klasikoak egun dituen ikur handiekin batera jo izan dute, Emanuel Ax, Joshua Bell, Janine Jansen, Gidon Kremer, Mischa Maisky… hainbat filmetan ere esku hartu dute eta “8 To 88 – Musical Education for Children of All Ages” izeneko musika-eskola ere badute (“8tik 88ra – Musikazko hezkuntza adin guztietako haurrentzat”). Mundu guztiko unibertsitate eta musika-eskolatan dabiltza, eta ikasleek beren ibilbide musikaletan inspirazio-iturri eta motibazio berriak aurkitzen dituzte. Musikan beraiek agertzea ezinbestekoa zen. Apartak.

Data: 2012ko maiatzaren 20a
Ordua: 20:00

Sarreren prezioa: 11 €
Deskontua: 3 euro BBK Txartelekin (2 sarrera txarteleko)
K18 txartela: Sarrera doan eta %50eko deskontua lagunarentzat, aulkiak gelditzen badira.

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
944 310 310
archivo.salabbk.es

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top