Jazz akustikoenaren ingurumarian, The Yellowjackets

Tankean erregaia gelditzen da. Soka luzea gelditzen zaio. Laukote honek dakarren energia eta sormena, hiru hamarkada luzetan zaildua, Estatu Batuetan dagoen jazz banda onenean isladatzen dira. Yellowjackets, estudioan hamaika ordu eginiko musikariek osatu zuten, talentu ukaezinarekin, beren emankizun bakoitzean jendearengandik txaloak jasotzen ohitu eta kritikak behin eta berriz goretsi arte.

Melodiaz jantzirik datozkigu, ongi sortutako abesti orekatuekin; balada ederrak, norbanakoen musika-jokoak eta taldeko lana era apartean uztartzen. Eragin zital eta zehatzekoak dira. Berezkoa duten poesiak abesti guztien hitzak borobiltzen ditu. Lirikotasuna barra-barra. Funk eta R&B estiloen arteko sugarra, etengabeko blus eta swing txinpartez piztua. Estiloz aberatsak eta benetakoak. Bob Mintzer eta bere taldea Masters At Work zikloan ikustera etortzen direnen barrenak astinduko dituen musika.

Urak bere onera etortzen direnean, hau izango da askok ahaztuko ez duten kontzertua.

Data: 2012ko maiatzaren 15a
Ordua: 20:30

Sarreren prezioa: 30€
Deskontua: %20 BBK txartelekin (2 sarrera txarteleko)
K18 Txartela: sarrera doan eta %50eko deskontua % lagunarentzat. Sarrerak badaude.

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
944 310 310
archivo.salabbk.es

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top