Tortoise, Bilbao BBK Live Bereziak

Maiatzean irteera musikal ederrenetakoarekin gozatuko dugu. Sustraidun lirismoan sakondu eta entzulea hipnotizatuta uzten duten efektuetara goaz. Tortoiseren betiko rock instrumentalak desafioa egiten dio taldeari ikur zehatzen bat jarri nahi dion orori. Bere taldekideek Chicagoko musika-giro emankorrean dute sorburua, eta hainbat talde indie eta punketan arituak dira. Tortoise izan zen Estatu Batuetan krautrock, dub, minimalismoa, electronika eta jazzaren zenbait estilo bateratu zituen lehen taldeetako bat. Hurbileko estiloak barneratzen lehen taldeetakoa izan zen Tortoise. Batzuen esanetan post-rock mugimenduaren atzean dagoen talde nagusienetakoa da. Hemen frogatuko dute zergatik jarri zuten dena hankaz gora.

Data: 2012ko maiatzaren 13a
Ordua: 21:00

Sarreren prezioa: 25 €
Deskontua: %30 BBK txartelekin (2 sarrera txartel bakoitzeko)
K18 txartela: Sarrera doan eta lagunarentzat %50eko deskontua. Beti ere sarrerak gelditzen badira.

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
944 310 310
archivo.salabbk.es

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top