Liburu bat tweet baten truke

Gaur, apirilaren 23a, era berezian ospatuko dugu liburuen nazioarteko eguna.

BBK Fundazioak plazaratutako bizkaiko gaien ezinbesteko bildumako bost liburu oparituko digutu. Erabat doan lortu ahal izango duzun liburuetako bat, BBK Fundazioak kaleratu berri du, eta tweet baten truke eskuratu ahal izango duzu. Bernardo Atxaga, José Fernández de la Sota, Miguel González San Martín eta Ignacio Martínez de Pisón-ek idatzitakoa da “1937:bizitzak eta bonbak” izenekoa. Elkarrekin eginiko liburua da, euskaraz eta erdaraz, bertan lau idazle ezagunok 1937ko udaberrian bonbaz eraso zituzten Bizkaiko lau herriri buruzko kontaketak egiten dituzte. Gure historiaren zati hau datorren apirilaren 24an aurkeztuko da 20:00etan BBK Salan, Bilboko Kale Nagusia 19-21. Idazleek beraiek azalduko dute indarrez betetako kontakizun hauek nola sortu dituzten, bonbardaketak jasan zituzten lau leku ezberdinetatik: Gernika, Bilbao, Eibar eta ezkerraldea.

Aurrez aipatutako liburuak esandako hau eta beste hauek dira: “De Bilbao de toda la Vida”; “Travesía de Bilbao”; “Anselmo Guinea. (1855-1906) Las ilustraciones de un Chimbo”; “El sportman Antxon Bandrés Azkue. Fundador del montañismo vasco”.

Lortzeko moduak: Hau post #1librox1tweetSalaBBK hastagarekin tweeteatzen duten lehen bostek doan eramango dituzte Bizkaiko Gaiak bildumako lanok. Lehenak “1937: Bizitzak eta Bonbak”. Bigarrenak “Travesía de Bilbao” eta horrela seiak banatu arte.

Irabazleak: Irabazleak liburua aurkezten den egunean bertan ezagutuko dira eta gure sare sozialen bitartez ezagutaraziko dira.

Oparitzen ditugun Bizkaiko Gaiak bildumako liburuak hauek dira:

1. “1937: Bizitzak eta Bonbak” egileak Bernardo Atxaga, José Fernández de la Sota, Miguel González San Martín eta Ignacio Martínez de Pisón.

2. “De Bilbao de toda la Vida” Tomás Ondarraren irudiak eta Jon Uriarteren testuak
Tomas Ondarra margolari eta ilustradoreak aurkezten dituen 82 laminetan erabat materiale anitza aurkituko duzu. Bilbokoa ez dena agian zur eta lur geldituko da, irrifarrea galdu gabe, irudiek eta testuek bilbotartasunaren berezko izaera bitxia erakusten baitute.

3. “Travesía de Bilbao” José Fernández de la Sota.
Hiria –esan zuen behin Max Aubek– oinekin irakurtzen den liburua da. Hiria, hala da, urratsez urrats irakurtzen da. Horregatik, liburu hau ibilbidea da, Bilbo hirian poeta batek eginiko joan-etorria, urratsez urrats, bertsoz bertso, hiri bat, berea, betikoa, jaiotzen ikusi zuena.
Bere poesiaren eta prosaren bitartez, José Fernández de la Sotak (2008ko Euskadi saria poesian) hiria beste era batera irakurtzeko gonbita egiten digu.

4. “Anselmo Guinea. (1855-1906) Las ilustraciones de un chimbo” Mikel Lertxundi Galiana
Liburu honetan Anselmo Guinea (1855-1906) margolari bilbotarraren beste aurpegi bat erakusten da. Izan ere aldizkarietan ilustrazioak egin zituen, egunkarietan eta egutegietan. Era guztietako argitalpenetan ikus zitekeen bere lana. Lumatxoz edo arkatzez eginiko margoak, akuarelak edo urtutakoak Bilboko prentsa ilustratuan agertu ziren – El Chimbo egunkari satirikoan, Eco de Bilbao aldizkari abertzalean, El Boceto literatura eta arte astekarian, El Nervion egunkarian- bai eta izaera unibertsalagoa zuten aldizkarietan ere, La Ilustración Española y Americana kasu, zuen kalitatearengatik garai hartako aldizkari ilustratuen artean gailentzen baitzen.

5. “El sportman Antxon Bandrés Azkue. Fundador del montañismo vasco” Antxon Bandrés Zaragüeta
Antxón Bandrés Azkue (1874-1966) mendizalearen biografia, 1924an jaiotzen ari zen lehen Eusko-Nafar Alpinismo Federazioaren lehen presidentea izan zen. XX. mendearen hasieran, alpinismoa jende guztiarentzako kirola zela asmatu zuen Bandresek, Bilboko hiritarren osasunerako terapia onena zela erakusteaz gain. 1926an Mont Blancen tontorra zapaldu zuen lehen euskalduna izan zen, eta 52 urterekin egin zuen balentria.
Areilza doktorea, Federico García Lorca, Indalecio Prieto, Miguel de Unamuno bezalako pertsonaiak… eta euskal mendizaletasunaren aitzindari guztiak ageri dira liburuan: Ángel Sopeña, José P. Duñabeitia, Ramón de la Sota, Carlos Linazasoro, Sheve Peña…

Zorte On!

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top