BBK Salako saio alproja

Asmatzen baduzu nor ari den antolatzen BBK Salako Alproja Saioa esklusiban BBK Salako kopilotuentzat FB, Twitter, flikr, vimeo eta web-ean, sarrera bikoitza emango dizugu opari. Bai, entzun duzun bezala. Edo ikusten duzun bezala. Beno, ikusteko gai bazara, noski.

Ikusten baduzu nor den gure lehen Alproja Saioan ondoan izango duzun izarra, norekin lehertu arte farre egin ahal izango duzun, agian opariren bat irabazi eta seguru jendea ezagutu (parentesi artean jartzen dugu: ligatu, ligatu dezakezu) ekainaren 3ko gauean egingo dugun festa honi buruz utz ezazu zure komentarioa postean eta zurekin harremanetan jarriko gara. Horrez gain, alprojen hiriburua airetik ikusteko hegaldien zozketan parte-hartuko duzu. Hegan BBK Salarekin-ek bakarrik eskaini diezazuke halakorik.

Baduzu? Guk sarrerak eta hegaldiak prest ditugu, zure zain.

11/05/09 Aktualizazioa: Adi: albiste alprojak!

Alproja Saiorako eskuragai dauden 200 sarrera bikoitzak erreserbatu dira. Mezu bat bidali dizuegu etorriko zaretela baieztatzeko eta zuen datu pertsonalak eskatzeko. Maiatzaren 26ra arte duzue epea. Egun horretatik aurrera, zuen baieztapenik ez badugu, BBK Salarekin Hegan Egin-en jarraitzen gaituztenen eskuetan geldituko dira berriro sarrerak Twitter eta hemen. Mila esker zuen laguntzarengatik kopilotuok! Laster ikusiko dugu elkar!

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top