Gure garaiko piano jotzaile lirikoena, Kenny Barron

Bere piano-lagunaren esaldiei puntuak eta komak jartzen. 88 teklaren bitartez idatziriko hitzaldia xuxurlatzen. Jazz gordin-gordina, sakontasunez eta elokuentziaz betea.

Masters at Work zikloko hitzordu berezienetakoa izango dugu apirilaren 30ean Kenny Barronen eskutik.

Bere musikari -edo besteenari- ematen dion gozotasuna eta dotoretasuna ditu bertute nagusiak, pianoa entonazio lirikoz eta esaldi xamurrez jotzen baitu, emozioarekin. Hain garapen armoniko finez abestiak sortzeko gaitasun bakana duen artista horietakoa da. Estilo aparta du eta egungo jazz-musikarien artean, gaitasun-maila gorena duen musikari bakar horietakoa dela esan dezake, handikeriarik gabe. Filadelfiakoak besteek egin ez dituzten bideak urratzen ditu, besteei norabidea nondik doan erakusteko. Ibilbide musikal ikusgarria duen izarra.

Gau magikoa izango da “gure garaiko piano jotzaile lirikoenarekin” Jazz Weekly aldizkariaren esanetan.

Data : 2012ko apirilaren 30a
Ordua: 20:30
Sarreren prezioa: 28 €
Deskontua: %20 BBK Txartelekin (2 sarerra txarteleko)
K18 Txartela: Sarrera doan eta %50eko deskontua lagunarentzat, sarrerak gelditzen badira.

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
944 310 310
archivo.salabbk.es

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top