Hamaika entzuteko jaioak, Pat Martino

Denboratik at gelditzen diren artistak badira. Betirako direnak. Etiketa, genero eta aurretik jartzen zaien oro gainditzeko gai diren artistak.

Eta Pat Martino da aparteko kasu horietako bat. Egundo izan den jazz gitarra jotzaile onena askoren aburuz, bere musika bezain berezia da zailtasunak gainditzeko izan duen gaitasuna, talentuz jantzia. 1980an Patek burmuineko ebaketa jasan behar izan zuen, aneurisma batengatik oroimena ia erabat galdu baitzuen eta, bide batez, gitarra jotzen ere ahantzi zuen. 80ko hamarkadako zati handi bat gitarra berriro jotzen ikasten pasa zitzaion, bere aspaldiko grabaketak behin eta berriz entzunez. Borondate apartak eta talentu amaigabeak egin zuten gainerakoa eta 1987an jardunera itzuli zen, gaur arte bere musikarekin gozatzeko aukera ekarri baitzigun.

Apirilaren 27an “Back to Roots” peto petoa egingo dugu. Jazz jazzenari eta blues bluesenari abesten dioten abestiek beharrezko dituzten nota eta tonuak zenbatuko ditugu. Clubetako girora itzuliko gara, dantza erritmoetara, gitarra baten zurrunkadak entzun eta maitekiro laztanduko gaituen musika egiturara. Bere aparteko teknikak eta swinga sentiarazteko duen moduak dira, besteak beste, merezi duen tokiraino eraman duten bertuteak. Masters At Work zikloan geldiadia egingo dugu Pat Martinok BBK Salara doazen ikusle guzti-guztien aurpegietara begira dezan, banan banan.

Maisu hau ikustera erabat doan joan ahal izango duzu. Bi sarrera bikoitz irabazteko aukera ematen dizugu. Entzun duzun bezala. Sarrera merezi dutela esanez beren Fben edo Twitter-en #VoyGratisaPatMartino hastagarekin hau partekatzen duten lehen 8ek irabazi dezakete.

Hamaika entzuteko jaioak.

Data: 2012ko apirilaren 27a
Ordua: 20:30

Sarreren prezioa: 22€
Deskontua: %20 BBK Txartelekin (2 sarerra txarteleko)
K18 Txartela: Sarrera doan eta %50eko deskontua lagunarentzat, sarrerak gelditzen badira.

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
944 310 310
archivo.salabbk.es

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top