Camané, emoziozko artea

Bihotz-minaren kantua ahotan hartuta. Ondoko herriaren arima arte portugaldarrarekin gorenera iritsiko da.
Apunta ezazu: apirilaren 25a. BBKren Noites do Fado Lehen Zikloaren geldialdia, lur hartzear da. Amodioari kantuan, bizitzako miseriei, iraganari, saudadeari.

Hasteko, Carlos Manuel Moutinho Paiva dos Santos Duarte dator, “Camané” ezizenekoa. “Grande Noite do Fado” jaialdian ospea lortuta. Ikusleen txaloek, kritikaren laudorioek, nazioarteko bira etengabeek, urrezko disko ugariek Camané fado kantarien belaunaldi berriko ikur bilakatu dute. Camanék fadoarekin izan zuen lehen harremana kasualitatez gertatu zen. Txikitan izan zuen gaixoaldi batetik osatzen ari zenean, bere gurasoen diskoak entzuteari ekin zion eta fadoaren izar nagusiak ezagutzen hasi zen: AmáliaRodrigues, Fernando Maurício, Lucílía do Carmo, Maria Teresa de Noronha, Alfredo Marceneiro, Carlos do Carmo

Besapean bederatzi disko dituela etorriko da eta ohiko fadoek lur hartuko dute, arte handi honi lotutako poeta handiei omenaldia egitearekin batera, Camanek konplize dituen egile berri eta zaharrekin: Pedro Homem de Mello, Luiz de Macedo eta David Mourão-Ferreira; Fernando Pessoa, Manuela de Freitas eta Jacinto Lucas Pires. Gutizia hutsa izanen da.

Data: 2012ko apirilaren 25a
Ordua: 20:00
Sarreren prezioa: 22 €

Deskontua: %20 BBK txartelekin (2 sarrera txarteleko)
K18 Txartela : Sarrera doan eta %50eko deskontua lagunarentzat. Sarrerak agortu arte.

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
944 310 310
archivo.salabbk.es

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top