Azken bluesmana, Magic Slim

Music Legends zikloaren hurrengo geldialdiak hegan garamatza beste gau magiko baterantz.

Kontzertu sorta honen espirituak bizi-bizi jarraitzen du. Mituekin benetako gau-pasaegiteko aukera. Chicagon egundo izan den blues talde onenetako bat izanen dugu gure artean apirilaren 17an: Magic Slim &The Teardrops.

Gure artean eskola zaharreko bluesman bat, blues elektrikoa soul doinuekin inolako arazorik gabe nahasten duena, bere ahots bakarrak eskaini dezakeen berotasun bakarrarekin. Azken bluesman handietakoa ikusteko aukera bakarra. Bere gitarra gogor eta urratuarekin gozatze parada, edo etxean egindako vibratoekin.

Hatz bat galdu ostean hasi zuen gitarra-jotzaile ibilbidea. Slimek nahi ta nahi ez pianoa utzi behar izan zuen eta gitarra aukeratu zuen musikarekin jarraitzeko. Chicagon Magic Slim ezizena jarri zion Magic Sam lagun eta babesleak. Gero bere taldea sortuko zuen: Teardrops, Nick eta Douglas bere anaia txikiekin batera.

W. C. Handy saria sei aldiz irabazi du “urteko blues talde onena” izateagatik eta 23 bilduma plazaratu ditu guztira. Bizirik jarraitzen duen “bluesman” bakarretakoa da Magic Slim eta 70 urterekin, beti izan duen indar eta grina berarekin abesten eta gitarra jotzen jarraitzen du.

Egin kontu: Espainian kontzertu bakarra emango du. Luxu hutsa.

Data: 2012ko apirilaren 17a
Ordua: 20:00

Sarreren prezioa: 24 €
Deskontua: %25 BBK Txartelekin (bi sarrera txarteleko)
K18 txartela: Sarrera doan eta %50eko deskontua lagunarentzat. Sarrerak gelditzen badira.

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
944 310 310
archivo.salabbk.es

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top