Tortoise eta Nosoträsh izango dira Bilbao BBK Live Bereziak-en

Ametsak, etorkizuna. Xehetasun burbuilatsuak. Bilbao BBK Live Bereziak zikloko bi hitzordu berri datoz BBK Salara eta ospatu beharra dugu. Giroa freskatzeko bi data berri: maiatzaren 13an Tortoiseren txanda eta ekainaren 1ean, ostirala, Nosoträsh taldearena.

Maiatzean irteera musikal ederrenetakoarekin gozatuko dugu. Sustraidun lirismoan sakondu eta entzulea hipnotizatuta uzten duten efektuetara goaz. Tortoiseren betiko rock instrumentalak desafioa egiten dio taldeari ikur zehatzen bat jarri nahi dion orori. Bere taldekideek Chicagoko musika-giro emankorrean dute sorburua, eta hainbat talde indie eta punketan arituak dira. Tortoise izan zen Estatu Batuetan krautrock, dub, minimalismoa, electronika eta jazzaren zenbait estilo bateratu zituen lehen taldeetako bat. Hurbileko estiloak barneratzen lehen taldeetakoa izan zen Tortoise. Batzuen esanetan post-rock mugimenduaren atzean dagoen talde nagusienetakoa da. Hemen frogatuko dute zergatik jarri zuten dena hankaz gora.

Ekainaren 1ean indie musikaren altzora goaz berriro. Abesti xume eta xarmanten epeltasunera, Nosoträsh taldearen lan txalotuenetako batera. Gazteleraz kantaturiko indie-popa ulertzeko ezinbesteko banda da Xixongoa eta bere 10 urte luzeak ospatzera etorriko dira, 2002ko “Popemas” maisu-lanarekin, Rockdeluxen arabera urteko diskorik onena izan zena eta hamarkadako lehen hamar onenetakoa. Besteak beste bere saioan jarri zuen John Peel handiak, BBC britainiarrean. Taldea 90eko hamarkadan jaio zen eta azken hiru bosturtekoetan indie espainiarrak idatzi dituen orri dizdiratsuenak ulertzeko entzun beharra dago. Aldi honetan, Nosoträsh taldearen berezko kide diren Cova, Natalia eta Beatrizekin batera datoz Mar Alvarez (Pauline en la Playa), Pedro Vigil (Penelope Trip, Edwin Moses) eta Eva Díaz eskenatoki gainean eta Fium Foto aparteko ikusentzunezkoak jartzen.

Tortoise
Data: 2012ko maiatzaren 13a
Ordua: 21:00

Sarreren prezioa: 25€
Deskontua: % 30 BBK Txartelekin (2 sarrera txarteleko)
K18 Txartela: Sarrera doan eta %50eko deskontua lagunarentzat, sarrerak badaude.

Nosoträsh
Data: 2012ko ekainaren 1a
Ordua: 21:00

Sarreren prezioa: 16€
Deskontua: % 30 BBK Txartelekin (2 sarrera txarteleko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
944 310 310
archivo.salabbk.es

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top