Sasoi betean dator, Chloé Lacan

Chloé-rekin ezer ez da berdin. Iaz horrela erakutsi zigun. Eta dirudienez bide beretik dator.

Mezzosoprano batek duen ahotsaren garra edo kale-bazterretako tangoen ahots urratua. Ahots bakarra baina mila ñabardura. Eta eskuko soinua batzuetan eskuko soinua da eta besteetan hurbiltzen ari den tren baten oihartzuna. Iaz utzi zigun zapore bikaina dastatzeko aukera dakarkigu berriro. Kantari eta sortzaile bilakatutako aktore honen zain gara. Rock and clown-aren izarra. Handikerietatik urrun bizi den artista baten heterodoxia. Kantautore, kantari, soinu-jotzaile eta piano-jotzailea, generoak nahastea atsegin du eta inolako konplexurik gabe kantatzen du, batzuetan rock-izarra eta beste batzuetan clown bat balitz bezala, ikusleei umorez eta poesiaz beteriko bidaia baterako gonbita egiten die, jazza, ijitoen musika, opera edo disco-musika lagun dituela.

Besapean “Plaisirs Solitaires” diskoa ekarriko du, maiteminduta utziko zaituen abesti alai eta intimoz josia. Bere zain gara. Zure zain gara.

Data: 2012ko apirilaren 1a
Ordua: 20:00

Sarreren prezioa: 11 €
Deskontua: 3€ BBK txartelekin (2 sarrera txarteleko)
K18 txartela: sarrera doan eta %50eko deskontualagunarentzat, sarrerak badaude.

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
944 310 310
archivo.salabbk.es

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top