BBK Timelapse tailerra eta 3.000€ko lehiaketa!

BBK-k Timelapse tailerra antolatu du edo “denbora lapsusa”. Argazkia mugimenduan. Gertatzen dena, baina azkarrago. Bideo bilakatzen diren irudiak, uneak harrapatzen dituzten sekuentziak. Maiatzaren 5 eta 6an, 18:00etatik 19:00etara, BBK Kultura Gelan, Luis Caldevilla buru dela, kameralaria, editorea, errealizadorea eta timelapsearen jarraitzaile sutsua. Eta hilaren 6an Nilo Merino argazilari kantabriarrak itxiko du ikastaroa.

Eta ikastaroa egiten ari dela profitatuz, I. Timelapse Lehiaketa ere hasiko da.

Norbanakoei zein taldeei zuzendua. Edozein bide formatutan, baina gehienez 5 minutuko iraupenarekin. Lanentzako 3 maila ezberdin: Bizkaiko paisaiak, gai librea eta 30 urtez azpikoak. Lanak jasotzeko epea ekainaren 15etik urriaren 7ra arte.
Irabazteko, ikusleek dute hitza. Youtubeko BBKwebTV-en “atsegin dut” botu gehien jasotzen duen bideoak 3.000 euroko lehen saria eskuratuko du. Beste bi arloetako sekuentzia onenek (Bizkaia eta gai librea) 2.000 euro jasoko dituzte eta 1.500 bigarren sailkatuek. Sari banaketa azaroan BBK Salan egingo da eta han lan onenak ikusi ahal izango ditugu. Galtzeko asmoa al duzu?

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top