BBK Salaren asteko plana

Eta 9ak jo zuten, 10ak, 13ak eta 14ak. Asteon ez dugu gelditzeko asmorik. Planez gainezka dator. Kolorez jantzia.

9an ekingo diogu. Agertoki estatubatuarreko handietako batekin. Gutxiengo zabalentzako. Aparta. John Hiatt ibilibide luzeko gitarra-jole, kantari, piano-jole eta konpositore estatubatuarra da. Putzuaren bestaldetik etorriko zaigu haize beroz, R&B indartsuz eta musika elektrikoz betea. Bere abestien bertsioak eginak dira Bob Dylan, Linda Ronstadt, Eric Clapton, BB King, Joan Baez, Iggy Pop, Nick Lowe, edo Joe Cocker. Ia deus ez.

Eta 10ak joko digute. Eta argiak jeitsiko ditugu. Utztailaren 10ean agertokian sartuko da Glen Hansard txalotu eta oskarizatua. BBK Salako taula gainean Once filmaren soinu bandarekin estatuatxoa irabazi zuen gizona. Glenn Handsar kantari aparta da, talentuz jantzitako konpositorea, gitarrajolea eta The Frames talde irlandarreko liderra, bai eta The Swell Season folk-rock bikotekoa, aktorea The Commitments’ (Alan Parker, 1991) edo ‘Once’ (John Carney, 2006) bezalako filmeetan, ibilbide oparo eta aparta du. Urteko hitzordu nagusietako batekin gozatzeko aukera izango dugu Bilbao BBK Live Bereziak zikloan.

Eta uztailaren 13a iritsiko da. Oholtzara igoko den hurrengoa Eli ‘Paperboy’ Reed izango da, uneko soulman onenetakoa. Bostonen jaioa, gitarrajole eta bokalista estatubatuar honek arrakasta handiko hiru estudio lan plazaratu ditu dagoeneko, kritika apartak eskuratuz. Soul eta rythm & blues musikak haize freskoa sumatu zuen artista hau nazioartera agertu zenean. Emozioak eta aurkezpen apartak ekarriko ditu, zalantza barik.

Hilaren 14an gauza bera eginen du Supersubmarinak ere. 2009an kritika eta entzuleak bereganatu zituen “Cientocero” eta “Supersubmarina” lanekin, bere lehen Epak. Hurrengo diskoa une batetik bestera plazaratuko dute, “Santacruz” izenburupean eta BBK Salan izango den hiztordua aukera ona izango da bildumak dakartzan abesti berriak entzuteko. Iazko musikalan zikloan izan zirenean, benetan atsegin handiko emankizuna eskaini zuten.

Hauek dira gure planak. Eta zuk, ba al duzu planik?

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top